Telekomunikazioen historia

Telekomunikazioen historia ke-seinale eta danborrekin hasi zen Afrika, Asia eta Ameriketan. 1790eko hamarkadan, lehen erdi-mailako sistema finkoak sortu ziren Europan. Hala ere, 1830eko hamarkadara arte, ez ziren telekomunikazio sistema elektrikoak martxan jarri.[1]

Telekomunikazioa ideia berria den arren urruneko komunikazioen azterketa bateratu gisa, betidanik egon dira komunikatzeko bideak. Bide horiek ere aztertzen ditu diziplina honek. Izan ere, historian zehar hainbat egoeraren ondorioz, beharrezkoa izan da urruneko komunikazioa; hala nola, gerran eta merkataritzan. Nolanahi ere, telekomunikazioen azterketarako oinarri akademikoa XX. mende erdialdean hasi zen.

Zibilizazioak lurralde zabalagoetara hedatzen hasi zirenez, beharrizana sortu zen lurralde horien kontrol eraginkorra bermatuko zuen komunikazio-sistema antolatua izatea. Esate baterako, mezularien bidez gauzatzen zen telekomunikazioa da, seguraski, antzinakoena; hau da, mezuarekin distantzia luzeak egiten zituzten pertsonen bidezko telekomunikazioa. Bestetik, lehenengo zibilizazioek posta sistemak jarri zituzten martxan beraien lurraldeetan; hala nola, sumerrek, persek, egipziarrek eta erromatarrek.

1790eko hamarkadan, lehen erdi-mailako sistema finkoak sortu ziren Europan. Hala ere, 1830eko hamarkadara arte, ez ziren telekomunikazio sistema elektrikoak martxan jarri.[1]

  1. a b «Native Amercian (Indian) Smoke Signals» www.inquiry.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search